Ostegunean Alondegian Haatik konpaniak OTS ikuskizuna eskainiko du. Berriro ere Bilbon lan honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Oinarria ikuskizunak Herri Gogoa diskoetxearen ibilbide adu. Herri Gogoa zigiluak euskal kulturaren berpizkundean arrasto handia utzi zuen: zentsurari aurre eginez, berrehundik gora grabazio plazaratu zituen, kantagintza berritik hasi eta esperimentaziora arte. Orain, Aiert […]

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileek agerraldi bateratu egin dute. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen egoera larrialren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamenak azaldu ditu Idurre Eskisabelek. Larrialditik indarraldira igarotzeko garaia dela azpimarratu dute. Bukatzeko, norbanakoei zuzenduta, euskaltzaletasuna eta euskararen aldeko ekimenak […]

Goiena Komunikazio Taldeak 25 urte bete ditu, eta urteurren berezi hau komunitatearekin batera ospatuko du abenduaren 1ean, Bergarako Seminarixoan. 2000. urtean Debagoieneko euskaltzaleen elkarteen eta udalen arteko elkarlanetik sortua, Goiena gaur egun euskarazko tokiko komunikabide eredugarria da: 60 langile, zazpi hedabide eta milaka herritar egunero informazioarekin lotzen dituen proiektua. Mende […]

Joxan Goikoetxearen eskutik,Gabriel Aresti Mug(H)arri, Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gabriel Aresti Katedrak sustatutako sorkuntza eszenikoa, poeta bilbotarraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Elkarrekin musikaren, hitzaren eta kulturaren arteko harremana sarritan uztartu izan duten EusKameratako kideak lagun dituela, Arestiren figurarekiko ibilbide sentikor eta intelektuala proposatuko digu Goikoetxeak lan honekin. Soinuzko […]

Bilboko auzo berezi eta ezagunetako batera hurbilduko gara: Solokoetxera. Hemen abiatzen dugu ikasturte honetako auzoz auzoa saioa. Bi orduz zuzenean harituko gara Zumarraga plazatik auzoa ezagutzen, eta bertako protagonisten ahotsak ekartzen.  Ibaiondoko barrutian kokatuta, bosgarren barrutian alegia, auzo txiki baina bizitasunez beterikoa da. 0,11 kilometro karratuko azalera besterik ez badu […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251128_agenda_aneren_ikaslek.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko irratsaioan Bilbon bizi dugun errealitate linguistikoari erreparatuko diogu, eta, bereziki, Abenduaren 3an Gukak deitu duen manifestazioari. Lema argia eta zuzena da: “Erdalduntze makina gelditu!”. Aspalditik ohartarazten ari dira adituak euskararen egoera ez dela egonkorra, baina azken azterketa soziolinguistikoek gehiago diote: euskalduntze prozesua moteldu egin da, eta zenbait esparrutan atzeranzko […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, eta ohikoa denez, azaletik abiatu gara. Euskararen egoerak hartu du gai nagusien lekua. Abenduaren 11n izango da Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusia, eta orduan bozkatuko dituzte aurrekontua eta hitzarmen berria. Euskalgintza eta EEP bera bat datoz esatean egungo hizkuntza politika ez dela nahikoa […]

Gaurkoan haien bizitza osoa edo honen zatirik handiena XX. mendean bizi izan zuten bi konpositoreren inguruan hitz egingo dugu, haien garaian aitzindariak izan zirenak, izan ere, emakumeak izanda ez zen batere ohikoa konposizioa ogibide bezala aukeratzea, emakume musikariak zeuden, abeslariak, pianojole batzuk… baina konpositoreak eta zuzendariak inondik inora ere. Bi […]