SOLASALDIA: “Sojak hiltzen du”

ekozinemaldia.jpgBilbon eta Gernikan, besteak beste, pasa den astean 2. Ekozinemaldia burutu zuten, Ekologistak Martxan taldeak antolatuta. Bertan Zor ekologiko eta energiaren inguruko hainbat pelikula eta hitzaldi izan ziren. Azken egunean, maiatzaren 30ean, “Soberanía violada” filma ikustez gain Bilboko Ekoetxean bildu zirenek pelikula horren zuzendari Gilda Roaren hitzaldian parte hartzeko aukera izan zuten, gaurkoan Iñaki Barcenak kontatu digun bezala. “Sojak hiltzen du” esaten digu zuzendari horrek, soja transgenikoa gero eta lur gehiago hartzen ari baita Amerika, Afrika edo Asian, multinazional gutxi batzuek bultzatuta. Bien bitartean, elikagaien prezioak gorantza doaz eta FAOk (Nazio Batuen Erakundeko Elikagaien Agentzia) gosea hedatzen ari dela eta gaurko krisia beste 10 urtez luzatuko dela esan berri du. Mendebaldean, petrolioa gutxi dagoenean (edo garestiegi) autoari soja, artoa edo azukrea ematea nahiago dugu, jendeari baino.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas080602barzena.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Aurtengo gorakada 10.

al. Eka 2 , 2008
Gaurko saioan musika izan da nagusi. Gor diskoetxeak Aurtengo Gorakada bilduma aurkeztu digu. Urtero uda heltzear dagoenean Nafarroako diskoetxeak musika bilduma aurkeztu izan du, zigiluak ezagutzera eman dituen taldeen erakusleihoa izan da. Jasotako banda eta kantuen zerrenda errepasoa egin dugu Antonio Goñirekin batera. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/piperpolis080602.mp3

Honekin lotuak