KINGSTON HIRIA: Gainsbourg (& The Revolutionaries) Jamaikan

Serge Gainsbourg Jamaikara joan zen 1979an, eta han, hemen, Kingston Hirian grabatu zuen gaur entzun dogun diskoa, “Aux Armes Et Caetera”. Diskoaren izena, Frantziako ereserki nazionalean agertzen den esaldi bat da eta Gainsbourg-ek “La Marseillase”-n letra hartu eta Reggae erritmoa jarri zion. Punkia baino punkiagoa gure Serge.  The Clash, Members edota Specials-en garai berean bereganatu zuen musika jamaikarra, eta disko elegantea egin zuen The I-Threes eta The Revolutionaries-en laguntzarekin. Nahasketa bitxia, Gainsbourg-en abots lakar, grabe eta monotonoa alde batetik eta Reggae-a bestetik, momentu batzutan Linton Kwesi Johnson dirudi…blabla etab.

SAIOA DESKARGATU (nahi badozu…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan

az. Eka 13 , 2012
UEUk antolatuta, uztailaren 16tik 20a bitartean egingo dute ikastaro praktiko hori Iruñean. Arantza Aldezabalek helburuak, edukiak, metodologia, egitaraua, beharrak eta gehiago kontatu dizkigu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak