XEREZADE: John Cheever-en “Igerilaria”

Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean… Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konterria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia orijinala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. Ahotik ahora ibiliko zen haren baletria hura adiskideen artean, hainbeste estimatzen eta miresten zuten!
Jope, Neddy, guztiz guaia zara! Buru txar xamarra daukazu kontu batzuetarako, eta batzuetan denbora ohartu barik joaten zaizu zure gauzetan galduta, baina horiek huskeriak dira, baldin eta adiskideez inguratuta bazaude eta diru faltarik ez baduzu… ezta?

Musika:
Dizzie Gillespie: “Summertime”

Dizzie Gillespie eta Chano Pozo: “Manteca”

John Coltrane: “You don’t know what love is”

 

XEREZADEREN ARTXIBOAK ENTZUN EDO DESKARGATU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: Ska musika Rock'n'Roll-etik dator!!! (+The Mood taldea)

ar. Uzt 24 , 2012
Bai, hala frogatu dogu azken saio honetan, “The Story Of Blue Beat” bildumaren laguntzarekin. Jamaikara amerikar Rock’nRoll-a heltzen zan irrati uhin bidez eta musika hori zan nagusi hango Sound System-etan 50ko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran Ska musika sortu aurretik. Eta ez bakarrik entzun, jamaikarrek musika hori jotzen zuten […]

Honekin lotuak