Katalunia egunaz Aida Simórekin #astenagusia

Duela bi urte hasi zen euskara ikasten Aida Simó kataluniarra eta daborduko gure hizkuntzan moldatzeko gai da. Berak eman digu bertoko katalan taldearen berri. Bilbon bizi diren kataluniarrak iaz talde bat antolatzen hasi ziren Catalans a Bilbao izenarekin. Aste Nagusian estrainekoz egin zen ALGARAn Katalunia eguna eta ondoren, irailaren 11n giza-katea antolatu zuten Bilbon. Ondoren, Casal Bilbao izenarekin taldea egonkortu, zabaldu eta ekintza asko antolatzen ari dira. Irailaren 9an 18:30ean Bilbon ospatuko da Bilbon V ekimena (bidea, borondatea, botua eta garaipena) eta, besteak beste, ANCko lehendakariordea Jaume Marfany eta Gorka Knorr izango  dira bertan. Egun horretan ANC erakundearen kanpoko atala aurkeztuko dute Euskal Herrian.

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

One thought on “Katalunia egunaz Aida Simórekin #astenagusia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Trikimailu konpartsako kideekin #astenagusia

az. Abu 20 , 2014
Trikimailu konpartsa berriko Maria eta Josu etorri zaizkigu euren berri ematera. Aisialdi, animazio sozio-kulturalaren eta hezkuntza ez formalaren mundutik datoz kide gehienak eta abiatzen ari dira konpartsa moduan. Konpartsa berri bat sortzeko asmoa nola sortu zen eta gauzapen prozesua nola joan den kontatu digute. Proiektua aurkeztu zuten Bilboko konpartsen federazioan […]

Honekin lotuak