Bertso saio didaktikoa ALGARAn #astenagusia

Bertsotan goiz batean ikasiko duten esperantzak bultzatuta, urtero hurbiltzen dira hainbat euskara ikasle, eta kuxkuxero ALGARA konpartsaren txosnara. Horietako bi elkarrizketatu ditugu: Leire Mardaras laukiztarra eta Tony Merlan kubatarra. Tonyren herrian ere badira bertsolarien antzekoak, repentistak, eta bere amak zaletasun hori du.  Euskara zaila eta bertsolaritza are zailagoa dela uste du berak, baina gustoko bidean aldaparik ez dagoela ere uste du. Leirek, berriz, beti izan du inguruan zaletasun hori, baina gaurkoan hainbat gauza ikasi ditu:  teknika nagusiak, errima, neurriak, doinuak, gaiak… Ezagutzen ez dutenentzat lehen hurbilketa modukoak dira ALGARA konpartsan urtero antolatzen diren bertso saio didaktiko hauek.

Ondoren, irakasle-bertsolariekin ere mintzatu gara, Jone Uria eta Nerea Elustondo, saio hauek nolakoak izaten diren azaltzen. Aste Nagusi betean egon arren, bertsolarigaiak bikain aritu direla esan digute.

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iñaki Larrañagarekin, jaiei tenperatura hartzen #astenagusia

ol. Abu 22 , 2014
Bilboko konpartsetako jai-batzordeko kide eta algarakidea dugu Iñaki Larrañaga eta berarekin astea nola doan ikusi nahi izan dugu labur-labur bada ere, itxuraz aspaldi honetako Aste Nagusirik lasaiena den honen egun nagusian. Sarri batzordekideek egin behar izan ohi duten suhiltzaile lanagatik galdetuta, Larrañagak uste du arazoak ez badira ikusten hainbat hobeto, […]

Honekin lotuak