Iñaki Larrañagarekin, jaiei tenperatura hartzen #astenagusia

Bilboko konpartsetako jai-batzordeko kide eta algarakidea dugu Iñaki Larrañaga eta berarekin astea nola doan ikusi nahi izan dugu labur-labur bada ere, itxuraz aspaldi honetako Aste Nagusirik lasaiena den honen egun nagusian. Sarri batzordekideek egin behar izan ohi duten suhiltzaile lanagatik galdetuta, Larrañagak uste du arazoak ez badira ikusten hainbat hobeto, baina lan asko egin behar izaten dela dela gauzak onbidean joan daitezen.

Jai-ereduaren bilakaeraz ere solastu gara, konpartsero beteranoa dugun Mieltxok gogora ekarri duelarik behinola Santutxu-Errekaldeko konpartsek areatza estaltzen zutela. Auzoek bakoitzak bere protagonismoa hartzen ari direla, Auzotarrok koordinakundea kasu, eta jai hauek ere bilakaera izan dutela erantzun dio Iñakik (argazkia: Bilboko Konpartsak).

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Resu Uriarterekin, txosnako sukaldaritzaz #astenagusia

lr. Abu 23 , 2014
Txosna baten sukalde lana izan dugu hizpide Resu Uriarterekin. Bere kasuan, ALGARAko sutean ez da etenik izaten: asteleheneko paella erraldoiak, Katalunia eguneko marmitakoa, asteazkeneko sukalkia, osteguneko zikiroa, larunbatean marmitakoa berriz… Txupin eguneko kanapeetatik hasi eta azken eguneko afarira arte hor ibiltzen dira txosnakide gastronomikoak. Lantalde ederra eta umoretsua osatzen dute, […]

Honekin lotuak