EKHI txanpona hizpide Josu Vazquezekin #astenagusia

Izena gorabehera, EKHI txanpona ez da Zuberoako puntako kontua. Bilboko zazpi kaleetan sortua da eta Bilbo inguruan erabiltzen dute. Deshazkundearen aldeko talde eta pertsona batzuek bultzatutakoa da eta Aste Nagusiko txosnetan erabili ahal da. Sustatzaileetakoa dugu Josu Vazquez, Mekauen konpartsako kidea ere bai, eta berak azaldu dizkugu moneta alternatibo honen ezaugarriak. Helburu etikoak ditu Ekhi txanponak, berarekin ez espekulatzea, inguruan geratzea (tokiko moneta da) eta bertoko produktuak erosteko erabiltzea. Horretarako moneta denborarekin iraungi egiten da eta asanblada batek kontrolatzen du, truke-tasarekin lortutako diruak nora bideratu behar diren erabakitzeko.

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Izaskun Madariaga, Jai Batzordeko kidearekin #astenagusia

lr. Abu 23 , 2014
Konpartsen arteko bazkari eta herri kirolekin azken txanpan sartu zaigu gaur Aste Nagusia deritzon traineru erraldoia. Horren lema daran Bilboko Konpartsen Jai Batzordeak galtza bete lan izaten du egunotan. Izaskun Madariagarekin solasean hainbat kontu aipatu ditugu, Jai Batzordeko kide moduan estrainekoz bizitzen ari den Aste Nagusian. Aitortu digunez, rol horretan […]

Honekin lotuak