Aste Nagusiko emankizun berezia bukatu dugu #astenagusia

Heldu gara gure irratsaioaren bukaerara. Igandetik larunbatera egunero-egunero izan gara hemen Aste Nagusiaren jarraipena jai-eremutik bertatik egiten. Hainbat gonbidatu, elkarrizketa, erreportaje eta zuzeneko konexio izan ditugu eta webgune honetan entzun ditzakezu orain horietako asko.  Denetarik izan dugu eta denetariko gorabeherak, bideoan ikusi ahal izango duzuenez. Datorren urtean espero dugu berriro zuekin egoteko aukera izatea. Hau egin dugun lan talde zabalaren izenean (Ane, Mieltxo, Xabier mikrofonoetan, Josu, Ibon, Lon teknikari eta Jabi editore) eskerrik asko gonbidatu eta entzule guztiei!

Entzun:

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Post-it bizitzak (Iolanda Zúñiga)

ol. Ira 12 , 2014
Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren hitzaurrean Idurre Eskisabelek dioenez, Arrazoi dute gizon jakintsuek diotenean bidaiatzeak buru-bihotzak zabaltzen dituela (…). Ez nabil, ordea, New Yorkera bidaiatzeaz […]

Honekin lotuak