Eremuz Kanpo 3×01: “Konturatu gabe”

Konturatu gabe joan zitzaigun Eremuz Kanporen bigarren denboraldia. Han atzean gelditu da eta urruntzen jarraitzen du oraindik ere, David Lynch-en errepide galduan marra horiak atzean gelditzen diren bezala.

Konturatu gabe igaro zaigu baita gure entzuleen belarri estoikoei emaniko atsedenaldia. Joan da minutu, ordu, egun ta astez betetako hilabete pare hori ere, segundo guzti horiekin.

Eta hala etorri zaigu hirugarrena ere. Konturatu gabe.

Tartean, gauza batzuk aldatu dira. Hemendik aurrera ordu beteko saioak izango ditugu astero, eta Bilbo Hiria Irratian ez ezik 97 Irratian eta Gasteizko Hala Bedi Irratian ere izango da entzungai Eremuz Kanpo.

Beste gauza batzuk ez dira aldatu noski. Eneko Olazabal, Txabi Landabidea eta Josu Zabala gara.

Eta Eremuz Kanpo gaude berriro ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER ? (Hamaika Telebista)

og. Urr 23 , 2014
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023solasastlupis.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak