Eremuz Kanpo: 3×03: “Oroit”

Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok.

Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da.

Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik behinena kamera aurrean haren ama oroitzapenak kontatzen jartzea zatekeela. Hain zen benetakoa, hain boteretsua, ikus-entzuleak ezingo zuen hunkitu besterik egin.

Horrelaxe abiatu zuen bere zazpi egitasmoetako bat. Gogoratzen gogoratzen baitzuen ama. Filmak, ordea, beste ildo bati ekin zion, idazten hasia zelarik. Hain gauza naif-a behar zuenetik haren film konplexuenetarikoa erditu zen. Zerkalok, ispiluak, prozesu osoa islatu zuen, hasierako asmoa bainoago.

Idazleak esan zuen: memoria omen txakurrik inozoena. Makil bat bota eta, hura ez, beste edozer ekartzen digu bueltan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Esako urtegiaren lanak eta lur mugimenduak

ol. Urr 31 , 2014
Kezkatuta oso dabiltza, besteak beste, Zangotzan Esako lan horiekin eta agertu diren lur mugimenduekin. Horrez gain, Mikel Bujandak Tuterako Cofely enpresa eta ustelkeriaren susmoa, Tartalarientzat berretsitako zigorrak, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141031solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak