BERBAZ: Ziortza Carranza, heriotzaz, galeraz, doluaz,…

Ihes egin nahi izaten diogu gaiari askotan. baina ihes egin ezineko gaia da. Heriotza, dolua, sentipenak zelan bideratu, zelan adierazi,…
Susmoa, ez duela horren zaila izan behar. Betidanik egin izan dugu gizakiok,… Baina heldu egin behar zaio eta egungo bizimodu atomizatuak zaildu egiten du kontua.
Onarpena, sentipenak adierazi eta landu, eta hutsunea hutsune, aurrerakoa zer-nolakoa izan behar duen erabaki. Berri ona, inoiz ez da berandu dolua lantzeko.
Izan dezagun egunero gogoan heriotza ere hortxe izan daitekeela, eguneroko bizitza hobeto baloratuko dogu-eta, gauza handiak eta txikiak bereizi eta bizi oparoagoa, ziur!
Urteak daramatza Ziortzak gai honen inguruan lanean eta baditu lezio batzuk ikasita,… entzun!

Kantak:
Ederlezi (Goran Bregovic)
¿A dónde van? (Silvio Rodríguez)

Erreferentziak:

  Gurenduz psikologia integrala: http://www.gurenduz.com

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Boots Riley @bilbohiria #BlackIsBeltza

az. Aza 19 , 2014
Fermin Muguruzak Black is beltza abestia eta bere bideoa argitaratu ditu, izen bereko nobela grafikoaren eta erakusketaren aurkezpenarekin batera. Abestiak, besteak beste, Boots Riley kantariaren kolaborazioa jaso du. The Coup taldeko abeslariak errepika bat sartu zuen abestiaren une batean, izan ere, The Coup taldeak Kafe Antzokian eskainitako kontzertua profitatuz, gure […]

Honekin lotuak