Gorka Julio, Kabi@ gunea eta bertako programazioa #azoka49

Kultura digitala ere kultura dela zabaltzeko sortu zen Kabia gunea eta, bertan, Maite Goñirekin batera eragile zereginetan dabilen Gorka Juliok esan digu, apurka-apurka, errotuta zeuden hainbat usmo gezurtatzen bere ekarpena egin duela azokako gune nagusiaren sarreran kokatuta dagoen gune honek. Gaur komunitatearen eta garatzaileen eguna izan dugu: goizean bloke irekian hizkuntzaren teknologiak izan dira hizpide, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bertsio berria aurkeztu da eta Okzitanian beren kultura sarean sustatzeko egiten ari direna. Arratsean, .eus domeinua, hitzaldi laburrak, Tribual aplikazioa eta tabu hitzaldi arrakastatsuak (hitz bat esatea debekatuta dagoen hitzaldiak).

Biharko euskontu.com, game erauntsia (bideojokoak). Herri liburutegi digitalak, herriko liburutegian ezarri daitekeen gailu txiki baten bidez liburuak partekatzeko aukera ematen duen ekimena.  Kultura librea, autoekoizpena, lizentzia libreak… Enpresarean eta olatucom ekimenen eskutik ekonomia sozialareki zerikusia duten enpresak ezagutuko ditugu bihar.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iratxe Esnaolarekin .eus domeinuak abian #azoka49

al. Abe 8 , 2014
Aste honetan bertan, euskararen egunean, aurreko hilabeteotan erregistratu diren domeinuak aktibatu egin dira eta  zabaldu da .eus domeinuak erregistratzeko fase irekia. Dagoeneko 2.000 domeinu dira erregistratutakoak. Puntueus fundazioaren standean aurkitu dugu eta berak azaldu digu nola doazen erregistroak, domeinu-izenak zergatik momentuz kostatzen diren 52 euro inguru, .cat bat baino gehiago. […]

Honekin lotuak