Eremuz Kanpo 3×13: Bideokiplak (I)

Gauza jakina da zinemaz bakarrik ez dela bizi emakume/gizon garaikidea. Aspaldi ohartu ginen Eremuz Kanpon.

Programazioa eten egin da. Jende gehiena ez dago begira, ez dago erne. Lotan dago, edo tabernan. Larrua jotzen ere izango da baten bat. Telebistari begira dagoenak, irratiari itsatsita dagoenak, ez du programazio arruntik merezi. Estepan Aldamiz bila dezake, zer kontatzen dion; teledendan jabetu, zer den progresoa; ETB 3n pentsatzen dugu Doraemon emango dutela, berdin-berdin. Giro berezi hori, inor ezeri begira ez dagoenean sortzen dena. Begiratu bai, ezer ez ikusteko baina.

Bideoklipei buruzko irratsaioa. Youtube oinarri duen irratia. Akabatu nahi izan gaituzue, baina hemen diraugu. Tinko-edo. Hemen, bederen.

Gurea ez ta MTV edo Music Television. Gurea telebistarik gabeko telebista da. Telebista Oteiziarra. “Empty Vi”. Telebista hutsa.

Gaur, hortaz, bideoklipak. Edo bideokiplak ikusi gabe ikusteko saioa.

Jaitsi HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Ulibarri euskaltegia)

az. Ots 11 , 2015
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150211solasaitziberulibarri.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak