ASTEBURUAN, ZE INGOU? Txangoa, jardunaldia, martxoaren 8a…

Bada, zenbait proposamen berri bezain interesgarri ekarri dizkigute Agur, Agus, Iosu eta Apolok. Gure inguruan gutxi ezagutzen den Lagran herrixkatik gora dagoen Kantabria mendilerro alderako ibilbidearekin batera, barazki menestra nola prestatu zehatz azaldu digute; halaber larunbatean Bilbon Arrosa irrati sarekoek eginen dituzten IV. jardunaldiei buruzko nondik norakoak…eta gauerako K. Antzokian antolatu duten Anestesia taldearen kontzertuaren harira beraien azken diskoaren aurkezpena ere gure programa honetan aurkituko duzu, entzule; errematerako, martxoaren 8ko egunaren aipamenak eta Mieltxoren agenda zabala. Goza dezagun asteburua!!

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EMAKUMEAK NONAHI: Feminismotik Euskal Herria eraikitzen

lr. Mar 7 , 2015
Igandean ospatuko duten Martxoak 8 dela eta, Ana Perezek aurtengo aldarrikapenen berri eman digu gaurko “Ibaizabal” saioaren atal honetan, Susana Gardeazabalen gidaritzapean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150306emakumeaknonahi.mp3  Deskargatu hemen    

Honekin lotuak