ASTEBURUAN, ZE INGOU? “Cuando vamos.”..

Bai, badakizue nora, ezta? Bada ez Santa Maña egunian, baizik eta larunbata honetan bertaratzeko gomita luzatu digute Agus, Apo, Agur eta Iosuk, bertan “Euskaraz Bizi Eguna” ren seigarren edizioa burutuko baita; eta horren aitzakiara, ibilbidea ere Legutio eta Otxandio artekoa dugu gaurkoan; makallaua patata eta piper saltsarekin nola prestatu eta musika doinuak “Batu” taldekideen “Bai” diskotik datozkigu. Mieltxok prestatu agenda ere presente gaurko gure- zuen “Asteburuan, ze ingou” emanaldian.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Igandean Udaberri jaia Kafe Antzokian

ol. Api 17 , 2015
Haurrek Udaberri Jaia izango dute Kafe Antzokian igandean. 17:00etan izango da, Zaparrada konpartsak eta Kurkuluxetan umeguneak antolatuta. Piraten festa egingo dute ume eta gurasoekin, eta horretarako tailerrak, “Maddi Pirata” antzezlana eta txokolate-jana prestatuko dituzte, Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasritakoldo.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak