IBAIZABAL: Eduardo Galeanoz hitz egin digu Fakun Aznarezek

Panaman egindako Ameriketako Goi Bilera izan du hizpide hasteko Fakun Aznarez kazetari argentinarrak Latinoamerikak egunotan eman dituen gaien artean. Bertan Obamak eta Castrok egindako topaketa eta bi AEB eta Kubaren arteko hurbilketaren ingurukoak aipatu ditu. Bestetik, aste honetan hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra, konpromisoan oinarritutako lan asko utzi diguna eta orain ere irakurtzeko edo berrirakurtzeko aukera duguna. Botereaz eta azpiratuez, handiez eta txikiez gogoeta interesgarri eta gogoangarri ugari eman ditu bere ibilbidean Galeanok.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Bobby Womack, Aire Ahizpak, Little Village, Eskean Kristo, "Voice and Vision"...

og. Api 16 , 2015
Bobby Womack soul kantariak aro ezberdinetan egindako grabazioekin hasi da gaur Pedro Elias Igartua. Gero, lehen orduan ere, Aire Ahizpak, Little Village eta Eskean kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, “Voice end Vision” bilduma entzun dugu, Ingalaterrako sindikatuen elkarteak kaleratu duen kanta gorri eta ezkertiarren bilduma hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150416soinugelavision.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak