Berbaz: Luis Txiki, eskultorea, bizitza arte-lan

Eskultura (egurra, metala, buztina, bakoitza bere usainaz, bere trataeraz, ukutukeraz,..) bete-betean maite du Luis txikik (Alciturri Belausteguigoitia, esan digu, eta aitagandik bereizteko, “txiki” hori, 26 urteko gizontoak). Norai elkartean aurkitu genuen, txiripaz, umeentzako tailer bat eskaintzen. Oso esperientzia ederra han bilduentzat. ES-KULTURA-DA elkarteak (Mikel Calleja eta Iñigo Varona, unibertsitateko tailerreko jardun luzeek lagun egin zituztenekin eratua) estreinakoz eskainia, errepikatzekoa.

Arabako Olleriasen Blanka dagoela, keramikari emandako baserri-museo ikusgarrian, bizitza osoko proiektuan. Erreferente bat. Buztin mundurako pasioa indartu zion hark eta Luisek geu gaur, arte primitibo horretara erakarri.

Kantak:
Txiki.txikia (Split 77+Aiora Renteria)
Herri apaindua, el pueblo guapeau (Jabier Muguruza+Kiko Veneno)
Erreferentziak:
www.euskalzeramika.com
http://norai-bilbao.blogspot.com
http://classiques.uqac.ca/classiques/focillon_henri/focillon_henri.html
lurre@hotmail.es (Luis-en eposta)

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eremuz Kanpo 3x22: JLG1

az. Api 22 , 2015
Barrualdea. Eguna. Taberna bat. Hiru lagun, hiruki bat: Odile, Franz eta Arthur. Minutuko isilune bat egitea erabaki dute, ez inor hil delako, esateko ezer ez dutelako baizik. Minutu bat, 36 segundo irauten duena, baina eternalekoa zaiguna, eurak ez ezik taberna osoa, autoak eta edalontzien beira-talkak ere isildu baitira. Musika jarri, […]

Honekin lotuak