IBAIZABAL: Aste honetako Argia astekariak (2458. zenbakia) dakarrena

Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean Miren Etxezarreta ekonomilaria, Sustrai Colinarekin egindako elkarrizketan. Asteko gaia herri mugimenduak dira, eta aste honetako Argian ere Jakoba Errekondori baratzeaz egindako elkarrizketa dugu. Bukatzeko, Unaik Larrun gehigarriko gaia komentatu du, “Euskalgintza: berritu ala hil”, hain zuzen ere, euskalgintzan dabiltzan askok somatzen duten impasse egoeratik atera eta euskararen normalizaziora bidean salto handi bat emateko aukerez mintzatu da Lander Arbelaitz hainbat lagunekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: "Ikergazte: nazioarteko ikerketa euskaraz" kongresua Durangon

al. Api 27 , 2015
Maiatzaren 13, 14 eta 15ean “Ikergazte: nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua izango da Durangon, UEUk antolatuta. Ikerketa euskaraz bultzatu nahi dute antolatzaileek, eta horretarako hiru eguneko egitarau interesgarria prestatu dute. Izena emateko epea oraindik zabalik dago, Ainhoa Latatuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150427solasainhoalatabu.mp3 Deskargatu hemen    

Honekin lotuak