ARTAYORRAN: Langilearen eguna kantuz

Laborariak garen arren, aitzur eta palak geldirik utzi ditugu gaur, aldarri egiteko, proletariotza eta prekariadotzarekin bat eginez. Maiatzaren lehena da, langilearen eguna. Horren karietara prestatu dugun saioan langileen egoera eta langile borroka hizpide duten hainbat abesti bildu ditugu: Aire ahizpak (Heia, heia), Oskorri (“Guretzat“, Gabriel Arestiren oroimenez, 1976), Internazionala, Anje Duhalde (langabeak),  Imanol (Hamaika ordu), Hertzainak Eutsi gogor (Une etengabeak, 1992), Gontzal Mendibil eta Xeberri (Kapitalismoak), Errobi (Lantegiko hamar manamenduak), Pottoka,  Oskorri berriro (Forjarien kanta), barrikadetara joan gara anarkistekin eta Goserekin eutsi egin diogu amets gorriari. Zazpi eskale, Betagarri, Xabier Lete eta Txirrita amaitzeko. Kaskoak jantzi, ukabila estutu eta… Ozen abestu!

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bartzelonako XXXIII. Komiki Saloia

lr. Mai 2 , 2015
Martxoaren amaieran burutu zuten Montjuicheko FIRAn. Jon Iñaki Artetxek giroa, hitzaldiak, mahai-inguruak, sariak eta euskal presentzia aztertu ditu: azken horri dagokionez, gero eta urriagoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150429solasjoninakiartetxe.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak