Bilbo Hiria Irratiak 18 urte

5

18 urte pasa dira Zenbat Gara elkarteak irratia martxan jarri zuenetik, eta harrezkero hemen jarraitzen dugu, egunero euskara hutsez emititzen, sasi guztien azpitik eta gainetik. Orain arteko ibilbideaz, irratiaren egungo martxaz eta etorkizun hurbilerako egitasmoez mintzatu gara Xabi Lauzurika eta Jabi Zabala lankideekin, ahaztu gabe 18.a ospatzeko ekitaldi xume batzuk prestatu ditugula.

Deskargatu hemen.

Besteak beste, azken urtean emandako urratsak aipatu ditugu: programazioaren egonkortzea, bilbohiria.eus webgune berria, Facebook eta Twitter sare sozialak. Emanaldi bereziak (Durangoko Azoka, Aste Nagusia) eta elkarlan ekimenak (Korrika emanaldia). Aipatzekoak dira arlo horretan azken bi urtean Arrosa Sarean, Zebrabide magazinean eta Uriolan Bilbo Hiriak duen parte hartzea.

Esan bezala, egunotan ekitaldi batzuk prestatu ditugu urteurrenaren harira. Hasteko, iragan larunbatean irratikide eta kolaboratzaileon arteko bazkaria izan genuen Zeberion, giro ederrean. Asteon, berriz, bihar bertan izango ditugu pare bat ekitaldi: Piperpolis saioko Ane Zabala eta Galder Perez lagunen eskutik, Piperpolis monologoak saioa izango da 12:30ean, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Geroago, 14:00etan, Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea gure zinefilo kuttunek, Eremuz kanpo saioaren zuzeneko emanaldia egingo dute, ikus-entzunezkoek lagunduta. Datorren astean, berriz, ate irekien saioak izango dira irratian: Gabriel Aresti euskaltegiko euskara ikasleek irratia barrutik eta martxan ezagutu ahal izango dute. Martxan dago, halaber, “Kontatu zelakoa den Bilbo ezezagun bati” lehiaketa ikasleen artean: 60 segundoko audio batean, Bilbon tipikoa izan daitekeen soinu bat txertatuta, audioz azaldu behar dute Bilboren ezaugarriren bat.

Irratsaio batzuek ere, urteurrena profitatuz, irratiari buruzko emanaldi bereziak egin dituzte, Hurrenez hurren, Potto bertsolaritza saioak, eskusoinu eta guzti eta Pedro Eliasek Soinugela berezia egin du irratiari buruz.

5 thoughts on “Bilbo Hiria Irratiak 18 urte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Transnazionalek zerga gutxi ordaintzen dute Europan

az. Mai 27 , 2015
Transnazionalek Europan oso zerga gutxi ordaintzen dutela azaldu digu Luis Guridik, gure ekonomia gaietako kolaboratzaileak. Azaldu digunez, kasu batzuetan, konpainia handiek ez dute ezer ordaintzen galerak dituztelakoan. Ingeniaritza fiskala aplikatuz, Amazon, Mc Donald´s, Google, Yahoo edo Facebook enpresek, oso gutxi (edo ezer ez) ordaintzen dute herrialde askotan, soilik oso zerga […]

Honekin lotuak