IBAIZABAL: Galizia, Sarrionandia eta beste hainbat kultura ekitaldi Bilbon

Egunotan 7 Katu Gaztetxean, Zirika gunean eta Kafe Antzokian izango dira Galiziari buruzko jardunaldiak, ostiral eta larunbatean. Hizkuntzaren bidezidorretan izaneko hitzaldiak zabalduko ditu jardunaldiok, gure kultura kolaboratzaile Alvaro Hilariok kontatu digunez.  Bestalde, larunbatean ere, baina Santurtziko Mamarigako kultur etxean, Kultur eguna ospatuko dute. Datorren astean, aldiz, Alexander Sokurov zinema zikloa Bilbao Arten; Bilboko Liburu Azoka, izango dugu ekainaren 4tik 14ra areatzan. Bilbo Zaharra forumean aurten Joseba Sarrionandia da gaia eta horren inguruko hitzaldiak izango dira: Bernardo Atxaga ekainaren 2an, eta Juan Jose Ibarretxe eta Karmelo Landa, ekainaren 3an, 5ean egingo den urteroko irakurketa jarraituarekin amaitzeko, Iurretako idazlearen narrazioak irakurriko baitira bertan.

Deskargatu hemen.

Ikus Galizako jardunaldien gaineko informazio gehiago Zenbat Gararen webgunean eta Galizaleak taldearen blogean.

galiza-jardunaldiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN: Seiurte taldeko Jokinekin, sustraietatik ezpaletaraino

og. Mai 28 , 2015
Berrizko Seiurte taldeak lan berria kaleratu du, Ezpalak (Estoldetan, 2015), gaur bertan Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko duena. Jokin Elortza abeslari eta gitarra-jotzailea etorri zaigu Bilbo Hiria Irratira azken lan honetaz, rockerantz gehiago egiten duena poperantza baino. Laster beteko ditu talde beterano honek 20 urte (oraindik ez, datorren urtean izango da), […]

Honekin lotuak