IBAIZABAL: “EAJren eredua hautatu dute herritarrek” Argia astekarian (2463. zenbakia)

Hauteskundeen emaitzen azterketa dakar Argia astekariak bihar kioskoetan izango dugun 2463. zenbaki honen azalean. Unai Brea erredaktorearekin hori eta zenbakiak dakartzan beste gai batzuk aipatu ditugu: Erdiko Kaieran Literatura Irakaskuntzan, eta irakaskuntzarekin jarraituta, EHIGEko Lurdes Imaz elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Termometroan agertzen den Guztion greba artikulua komentatu du Break, greba orokorraren ereduaren berrikusketa feminista.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Hauteskundeen ostean, Maroto efektua Gasteizen

al. Eka 1 , 2015
“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak