San Frantzisko auzoko Harrobia Ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen Ibilaldia festak Bilboko hainbat leku hartuko ditu: San Frantzisko, Miribilla, Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak, Areatza, Erripa… Aurtengo leloa “Harro ibili” da, eta Fernando Garrigós ikastola horren zuzendariak “igandean euskararen alde Bilbora etorri eta gozatzera” animatu ditu entzuleak.
Bilborako plana egin digute oraingoan proposamenez beteriko programa honetako bost partaideek. Erreka bazterrean zehar, San Antonen hasi eta Euskaldunaraino dauden zubien historia kontuan hartuz, ibilbide urbanoa gaurkoan; “onddo risotto”a prestatzeko ezinbesteko aholkuak; igandean izango den Ibilaldiaren nondik norakoak, eta azkenik agenda luze- zabala. Goza dezagun asteburua!!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150530zeingou.mp3 Deskargatu hemen