Bakaikuko barnetegitik Aste Nagusiko “aste trinkora”

Aste Nagusira euskara praktikatzera datorrenik ere bada. Esaterako, Bakaikuko barnetegiko ikasleak Algarara hurreratu dira gaur, bazkaldu, Aire Ahizpak entzun eta mintza-platika pixkat egitera. Baten bat Bakaikuko bertakoa da. Beste batzuk Bilbotik, Gasteiztik, are, Katalunia eta Aragoitik heldu dira. Barnetegiko bizimoduaren berri eman eta oso bestelakoa den Bilboko Aste Nagusia nola bizi duten kontatu digute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Moskotarrak, eulia kiroltasunez jasota

og. Abu 27 , 2015
Eulixa najak zioen Hertzainak taldearen kantak, baina Moskotarrak konpartsako lagunek ez dute moskeoarekin hartu konpartsen eulia jaso izana. Txosna apainketarik politena eta ahaleginik txikiena egin dutenak aipatzeko sortutako sariak dira kanpaia eta eulia eta, hurrenez hurren, Eguzkizaleak eta Moskotarrak konpartsek jaso dituzte aipamenak. Lehenengoak ez dira agertu, baina galtzaileak bai, […]

Honekin lotuak