Eremuz Kanpo 4×05: Euskal Harriaren ABDak

Mundu oso bat dago idazteko, baina gaur Eremuz Kanpon hastapenera egingo dugu. Hitzak baino lehenago baitatoz fonemak eta izkiak, soinuak.Abezedario oso bat; Abededarioa agian.

Gaur, Eremuz Kanporen laugarren denboraldiko laugarren atalean, Josu Zabala, Xabier Landabidea eta Eneko Olazabal gonbidatuekin gatoz.

Proiektu kitzikagarri, haluzinagarri, gertagaitz eta burutu batez ariko gatzaizue:

EUSKAL HARRIAREN ABDak! Estreinaldia Euskal Herriko 7 harriburutan ostiral honetan, 2015eko Azaroak  13. Gurean, noski, Euskaltzaindiaren Egoitzan. Non bestela.

Film kolektiboa, kontrastean oinarritua. Saio hontako abestien artekoa bezainbat, behintzat. Viva l’american death ray music, Minor Threat, Funk Trouble eta Azti Begia. Edo Putzuzulo gaztetxeko zinekluba, AK47 musika taldea, Ander Bolibar, Koldo Almandoz eta Moriarti ekoiztetxekoak. Zenbat buru, hainbat harrikara.

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN (eskumako botoiarekin, noski).

Alferkeriak jota bazaude ordea, zuzenean entzun gaitzakezu:

Gehiago nahi! No, trailerra:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Juan Mateo Zabala euskaltegia)

og. Aza 12 , 2015
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151112solasastemikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak