HIZPIDEA: Angela Davisen liburu berriaz Jabi Zabalarekin

Ekintzaile politikoa, hizlaria eta unibertsitate irakaslea dugu Angela Davis. AEBetako ezkerreko pentsalarien artean aipagarrienetakoa, bere bizitzak eta bere lanek pertsona engaiatua eta gizarte gatazken aztertzaile zorrotza dela erakutsi dute. Gaur jarri dute salgai bere azken liburua, Freedom is a constant struggle izenekoa. Jabi Zabala lankideak, liburuaz eta egileaz jakingarri batzuk eman dizkigu.

Deskargatu hemen.

angeladavis-liburuaSaio, elkarrizketa eta hitzaldi bilduma da liburu hau, eta bertan Davisek loturak egiten ditu estatuaren biolentzia eta zapalketaren aurreak historian eta mundu osoan izan diren hainbat matxinada eta gatazkaren artean. Egungo gatazketan feminismo beltzak, eta gartzelen abolizionismoak izan duten eragina islatu nahi du, eta aurreko borroken ondareaz dihardu ere (AEBetako beltzen askapen mugimenduaz eta apartheidaren aurkako mugimendua Hego Afrikan), konexioak azpimarratzen ditu, antzekotasunak. Hortik abiatuta, egun estatu terrorisnoaren aurkako egungo matxinadak aztertzen ditu, Fergusonetik Palestinara. Liburuan, giza askapen globalerako mugimendua eraikitzeko erronka botatzen digu irakurleoi Angela Davisek.

Aurrekariak ditu liburuak, izan ere, 2012ko The Meaning of Freedom liburuan, badirudi askatasunaren esanahia zein ote zen aurkitu nahi zuela, eta azken honek erantzuna ematen duela: askatasuna etengabeko borroka da. Duela bi urte, Londreseko unibertsitate batean eskainitako irakurraldi baten izenburua ere horrela hasten zen: Freedom is a Constant Struggle: Closures and Continuities. Bertan esandakoen transkripzioa irakurri eta audioa osorik entzun daiteke online.

2 thoughts on “HIZPIDEA: Angela Davisen liburu berriaz Jabi Zabalarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUAN, ZEINGOU? Muskildiko Maskaradara jongo gara

ol. Urt 22 , 2016
Asteburu honetako proposamen nagusia Muskildiko (Zuberoa maskarada da. Ibilbidea Bizkaiko kostaldean egingo dugu, Plentziatik Getxora. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( Oilaskoa baratxuri eta ali-oliarekin ), liburua ( Imanol Muruaren “Ekarri Armak” ), musika ( elkarlanean egindako “Free Otegi, free them all” ) eta amaitzeko Bizkaiko agenda kulturala…..On dagizuela! https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160123zeingoumaskarada.mp3 […]

Honekin lotuak