Eremuz Kanpo 4×11: Yorgos Lanthimos

Jende ezezaguna, gauza ezezagunak egiten. Jarri arraro, arrotz, nahi dena jarri. Denborak aurrera egin ahala, gauza ezezagun horiek ez dira izango hain ezezagun, errepikapen hutsak eraginda. Horrelakoak gara ugaztunak. Ezagutzen dugu, dagitena. Logika hartu diogu, hartu izan diogun moduan guk geuk egiten ditugun hainbeste gauzari, eta hainbati hartu gabe ere, egin ohi dituztela ulertuko dugu, logikoa dela haiek hala egitea, logikoa den bezalaxe geuk ere logika gehiegi antzeman gabe dagizkigun gauza asko egitea. Kafka harritu egiten zen, kezkatu, bere garaian, bere gizartearekiko, are, estatuarekiko eginbeharrez, baina gu? Orain?

Lau film, lau, momentuz, Yorgos Lanthimos greziarraren filmografian. Kinetta, Kynodonthas edo letagina, Alps eta The Lobster edo otarraina.

Saioa jaisteko sakatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eremuz Kanpo 4x12: XA!

az. Ots 17 , 2016
Garai bitxiak bizi ditugu. Edo garai bitxiek bizi gaituzte. Elkarlan eta elkartruke basatiaren aroak. Gainjartze eta erremixarenak, jaitsi eta igotzearenak, kopiatu eta sortzearenak. Aldi estrainoa da gurea. Konturatzen garena baino gehiago. Ohitu egin gara informazioaren zurrunbilo nahaspilatsu eta azeleratu honetara. Normala da guretzat, honetara jaurtikiak izan baikinen aspaldi. Baina noiz […]

Honekin lotuak