Ainhoa Etxaide: “Hazkundea badago baina prekarietatea eta pobrezia hedatu egin dira” #IBAIZABAL

Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo du Bilboko kaleetan. Mobilizazio anitza eta dinamikoa izango da, prekarietatea gogorki pairatzen duten langileei hitza emango diena. LAB sindikatuaren ustetan prekarietatearen kontra egiteko zerga sistema trena da, eta eredu fiskala aldatu behar da Etxaideren iritziz.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bukatu da, bukatu da... bukatu da, akabo...!

az. Mai 25 , 2016
Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…! Bai, bukatu da Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko fasea, Getxon bukatu ere. Eta gure POTTO irratsaioan izan dugu horren notiziarik; Getxon bertan izan gara bertako saioan izandako bertso alerik preziatuenez gozatzen. Bertan Malen Amenabar izan zen garaile, eta, honenbestez, erabakita geratu da Udagoieneko fasean […]

Honekin lotuak