Txupinera eta pregoilaria, agendan tartetxoa egin eta irratian egon dira

Patxo Telleria aktore, zuzendari, gidoilari eta antzerkigile bilbotarra da aurtengo pregoilaria eta txupinera Komantxe konpartsako Gisèle Felli Gorritxo. Aste Nagusia zelan daramaten kontatu ostean Patxorekin hain komentatua izan den pregoia izan dugu hizketa gai. Hainbat gai aipatu zituen pregoian, migratzaileak, garbitzaileak, Bilbotarren izaera… bestetik bi hizkuntzen erabileraz ere aritu gara. Patxok egun hauetan bizitzen ari denaz sketch batzuk egiteko moduko materiala jaso duela kontatu digu. Patxok eta Gisèlek argi dute Aste nagusia ez zela Aste Nagusia izango herritarren lanik gabe, ‘Bilboko konpartsek jaiari nortasuna ematen diote’. Hona hemen Txupinera eta Pregoilariarekin izandako solasaldia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Umeentzako inoiz baino ekintza gehiago Euskalgunean

az. Abu 24 , 2016
Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute Euskalgunea deitutako agertoki eta programazioa. Bertan goizero umeentzako gunea dute. Goizero hainbat tailer izaten dituzte Nora Egigurenek kontatu digun moduan. Bestetik Euskalgunean atzo lehen aldiz egin zuten Haurren asanblada, Aste Nagusia amesten egitasmoa, Hau Pittu Hauk antolatua. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160823_euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak