Las Tea Partyko Lorea, USBekin ere ‘pintxatzen’

Las Tea Party taldeko Lorea etorri zaigu, taldearen erdia beraz, nahiz eta oraindik ordu honetan bera oso-osorik ez egon. Sei urte igaro dira bikotea osatu zutenetik eta plazara nola atera ziren kontatu digu Loreak. La Basu eta Mad Muaselekin egongo dira bihar Europa Parkean, Bilbo Hiriak bere saiotxoa Ane Guria eta Oihana Bartrarekin egin ostean.

Afizioagatik, lagunek eskatuta hasi ziren musika jartzen. Ikasi dute denborarekin, musika jartzen ez ezik, musika sortzen ere bai, eta egun “lotsa gehiago” dutela uste du Loreak, zuhurragoak-edo direla. Lotsarik gabe lehenengo lerrora ateratzekoak dira, baina tokiaren arabera publikoak eta euren adinak ezberdinak dira, eta hori ere kontutan hartzen dute musika aukera egitean. Barratik agertokira zer distantzia dagoen neurtu ohi dute, pintxatu behar duten lekura heldu eta berehala, horrek ere garrantzia baitu Lorearen aburuz. Eszenaratzeari garrantzia damaiote, eta erdian, jendearen bistan egoteari. Hala ere, musikariek jo eta aktoreek antzeztu egiten duten bitartean beraiek, nahiz eta jada biniloaren ordez pendrivea erabili, “musika jarri” edo “pintxatu” egiten dutela dio Loreak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Garikoitz Mendizabal, txistuari duintasuna ematen

ol. Abu 26 , 2016
Garikoitz Mendizabal txistulariak egin digu bisita, Bilboko txistularien udal bandako zuzendaria berau. Euskal Herriko instrumenturik zaharrena da txistua eta, agian horren ondorioz duen irudi estereotipatuagatik galdetuta “egunerokotasunaren ordaina” direla onartu du, baina azaldu digunez, txistuak ikerketan eta esperimentazioan ere badu lekurik, eremu sinfonikoan, jazzean eta beste. Kanpoan ibilia da Mendizabal, […]

Honekin lotuak