Irabazi sarrera bikoitza The Jayhawks Kafe Antzokian ikusteko

Ikusmin handia sortzen dute beti The Jayhawks amerikar taldeak noizean behin Kafe Antzokian egiten dituen kontzertuak. Horregatik, espero zen moduan, sarrerak agortu dira larunbatean Bilbon eskainiko duten emanaldirako. Hala ere, bi sarrera ditugu Bilbo Hirian gure entzule bati emateko. Horretarako galdera erraz bat erantun beharko duzue: Nola du izena Pedro Elias Igartuak zuzentzen duen Soinugela saioko sintoniaren kantuak? Pista bat: Chuck Berryk sortu eta Elvisek famatu egin zuen, nahiz eta Soinugelan entzuten dena beste batek egindako Johnnie Allanek egindako cajoon bertsioa izan.

Erantzunak Whatsapp bidez bidali daitezke, 644499554 telefonora, Twitter bidez @bilbohiria aipamenarekin edo bidalketa honetan bertan iruzkina eginez. Irabazlea nor izan den ostiral eguerdian esango dugu hemen (eta antenan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIAZABAL: Urgentzia ekologiko eta larrialdi soziala aztertzeko topaketa ekosozialistak burutuko dira Bilbon

og. Ira 22 , 2016
2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. Topaketak ezagutzeko Marije Etxebarria Steilas sindikatuko kidea izan da […]

Honekin lotuak