AGERRALDI BAKARRA: Tobera herri antzerkia, erdi aroko tradiziotik gaur egun arte

Bilbo Hiria irratiak eta EHAZE elkartek  elkarlanean egindako saioa da. Arte eszenikoei eskainitako saioa. Antzerkia eta dantza, sorkuntza eta erakustaldi bezala. Profesionalak eta herritarrak. Zabalkunde saioa izateko asmoa du. Astero gai baten bueltan arituko gara. Areto handietan eskaintzen den lanez gain, herritarren esku dagoen sormena izango da protagonista. Antzerkiak badu herritar kutsutik asko. Euskal Herriko txoko askotan antzerkian herrian lantzen da, amateur gisa. Horregatik Euskal Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean eginiko saioa izango da.

Lehenengo saioa honetan Toberak ezagutu ditugu, jatorria, esanahia, pertsonaiak, historia… Jaime Valverde izan dugu bide lagun. Herri antzerki satirikoa da tobera, erdi aroko tradiziotik datorrena eta gaur egun Ipar Euskal Herriko zenbait herritan oraindik mantentzen dena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Nafarroako parlamentuko azkena eta Igandean Vianan Nafarroa Oinez

ol. Urr 14 , 2016
  Nafarroako kronika egin digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak, lehenengo politika kontuak ekarri dizkigu. Funtzionarioei aparteko ordainsaria itzultzeko UPNren proposamenak ez du aurrera egin parlamentuan. Gobernua babesten duten lau alderdiek lege proposamena Aurrera eraman dute eta  2017ko urtarrilean zati bat ordaintzeko aukera eta gainerakoa urtearen erdialde edo amaieran egingo […]

Honekin lotuak