HIZPIDEA: Madrileko gobernu eraketaren hausnarketa Asier Blasen eskutik

Madrilera begira jarri gara eta azken hilabeteetan gertatutako aztertzeko asmoz Asier Blas politologo eta EHUko irakaslea batu zaigu. Esperotako gertatu dela uste du Asier Blasek, bigarren hauteskundeen ondoren PPk emaitza hobeak eskuratu zituen eta hirugarren hauteskundeak ekiditu ditu PSOEk, beldurrak eraman du PSOE alderdi abstentziora. Murrizketak Europar Batasunak ezartzen ditu eta Mariano Rajoiren gobernuak aurrekontuak aurrera ateratzeko negoziatu beharko du, izan ere parlamentuaren babesa beharko du.  Alderdi Sozialista legealdi luzea izaten saiatuko da, alderdia indartzeko , ala ere Blasen ustetan alderdi sendoa da eta ez du uste guztiz apurtuko denik.  Hedabideek agenda politikoko lehentasuna ezartzen ari direla azpimarratu du. EAJren paperaren inguruan galdetuta 5 diputatuak garrantzia izango dutela nabarmendu du, blokeorako edo PPren gobernuari gaitasuna emateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Negoziazio kolektiboa, sindikatuen eta patronalaren blokeoaren zioak (Argia 2528)

og. Aza 3 , 2016
Argia astekariak asteon dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Aste honetako erreportaje nagusia, negoziazio kolektiboan sindikatu eta patronalaren arteko blokeoaren arrazoiak aztertu dituzte. Confebaskek CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eragin mugatuko hitzarmenak sinatzeko egindako akordioak tentsioa areagotu du sindikalgintzan. Bestetik Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Era o Hotel Cambridge […]

Honekin lotuak