UDAL POLITIKA: 2017 aurrekontuak aztergai , EAJ, EH bildu eta Udalberri alderdiekin

Udal politika tartean Koldo Bilbao EAJko kidea, Fer Atxa Udalberriko kidea eta Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotzia batu zaizkigu. Hiru gai izan ditugu mintzagai. Aste honetan  jakitera eman dira aurrekontuak 527,9 miloi izango ditu 2017ko aurrekontuek.Bizkaiko Aldundiak ez bezala, Bilboko Udalak bere aurrekontua handituko du datorren urtean. Guztira 527,9 milioi gastatuko dituela iragarri du, iaz baino 18,1 milioi gehiago (+%3,6). Berritasun bat dute 2017rako kontuek, Juan Mari Aburto alkateak iragarri zuen : bi milioi euro gorde dituzte bilbotarrek beraiek hautatutako proiektuetarako. EAJren iritzi hiru ardatz izango dituzte aurrekontuek, Fiskalitatea eta gizarte kohesioa, enplegua eta inbertsio ekonomiakoa eta hirugarrenik kalitatezko zerbitzu publikoak mantentzea. Oposizioaren ustez, hau da,  EH Bildu eta Udalberriren iritziz, Udalak tranpa egiten ari da, izan ere aurreko urteko dirua hartuz 2017ko aurrekontuak handitzeko. Azaroaren 10ean, hau da, ostegunean Ollerias auzokideen plataformak manifestazioa deitu dute. Delinkuentziaren aurka kalera aterako dira.  Kalera ateratzera dei egin dute. Bukatzeko aipamen txiki egin dute, Bilboko Moyua plazako ikur frankista moldatzeko obra baimena eskatu dio Ogasun Agentziak udalari. Ondasun Batzordeak onartu behar du orain. Denak bat etorri dira Memoria Historikoaren legea bete egin behar dela. Positibo hartu dute nahiz eta EH Bildu eta Udalberriren ustetan oraindik asko dago egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Luke Winslow King, Fuel Fandango eta Akatz asteon Kafe Antzokian

az. Aza 9 , 2016
Datozen egunetan Bilboko Kafe Antzokiko izango direnen berri eman digu Mikel Urbeltzek. Gaur bertan Luke Winslow King New Orleansen finkatutako kantaria izan da. Labetik atera berri den lan berri bat dakar, I’m Glad Trouble Don’t Last Always. Ostegunean Los Chikos del maiz arituko dira. Valentziako taldea rap mugimenduan erreferentzia zuzena […]

Honekin lotuak