Bilboko Konpartsek “Amets nagusia” dokumentala aurkeztu dute

Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza eta garaiko irudi bilduta, Mercé Cortinak eta Fernando Garciak zuzendu duten dokumental honetan. Aurkezpenaren ondoren, Bilboko Konpartsen Youtube kanalean ezarri dute dokumentala osorik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "Suspicious minds"

ig. Aza 13 , 2016
Elvis Aaron Presley Missisipiko Tupelo hirian jaio zen 1935ean, AEBetan. Memphis-era aldatu, rockabilly-aren sortzaileetakoa izan eta, denborarekin, rockaren erregea bilakatu zen gazte hura. Aktore  moduan ere ezagutu genuen, baina ez konposatzaile muoduan, beti inork konposatutako doinuak kantatu baitzituen. Bere doinu arrakastatsuetatik bat aukeratu dugu bertsioak bilatzeko, eta Suspicious minds hau […]

Honekin lotuak