IBAIZABAL: Irala auzoa sortu zenetik 100 urte pasa dira

Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak izandako bilakaeraren zehetasunak kontatu dizkigu. Auzoa sortu zen garaitik Iralabarriko argazkiak jasotzen dituen erakusketa abenduaren 18ra arte bisitatu ahal izango da, eta, une honetan Osasun eta Kontsumo udal Sailaren egoitza den Harino Panadera lantegi enblematikora, egingo diren bisita gidatuekin osatuko da. Lantegiak, garia ehotzeko erabiltzen zen jatorrizko makineriaren parte handia kontserbatzen du. Horrez gain, auzoko hainbat gune publikotan, erakusketaren irudiak eta, argazki erakusketaren jarraipen gisa urtarrilaren amaieran eskainiko den “Iralaren ametsa” bideoaren trailerra eskainiko dituzten telebistako pantailak instalatuko dira.

https://www.facebook.com/irala100urte/?fref=ts

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Vendetta taldearen "Bother The Police" lan berriaren aurrerapena

ar. Aza 15 , 2016
Vendetta taldeak abenduaren 2an argitaratuko du lan berria baina atzo lan horrek dakartzan bideoklipa aurkeztu zuten Bother The Police kantuari dagokiona. Lan berriak berrikuntzak ekarriko ditu, elektronika kutsua izango baitute Vendettaren abesti berriek. Pello Reparazek eman dizkigu azalpenak. Bideoklipei dagokionez lan berezia egin dute oraingoan, trilogia bat sortu dute. Taom […]

Honekin lotuak