HIZPIDEA: Eustaten arabera azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, datuak aztertu ditugu Jon Bernat Zubirirekin

Azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, Eustatek emandako datuen arabera. Eustatek berretsi du uztailetik irailera barne produktu gordina %3 handitu dela, industria eskulangintzaren eta zerbitzu pribatuen ekarpenari esker. Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin aztertu ditugu datuak. Eustatek bi argitalpen laburra plazaratu ditu aste onetan, baina 2016ko datuak baino ez ditu ematen, ekoizpena, enplegua eta langabezia ibilbide luzeko eraldaketa sakonak epe laburreko azterketa baikorraren atzean ezkutatzen da. ELA sindikatuak, ordea, bilakaera luzeago eta beste faktoreei erreparatuz bere azterketa egin du, horren arabera, gaur egun egiten ari diren kontratuen %93,5 aldi baterakoak dira. Bestalde, azken bost urteotan, aberastasunaren banaketak nabarmen egin du langileriaren aurka.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Abante konpartsak 25 urte beteko ditu, eta larunbatean ekitaldia antolatu du Hika Ateneoan.

og. Aza 24 , 2016
Hordago Abante konpartsak 25 urte bete ditu. Ospatzeko moduko urteurrena izanik larunbaterako jaia antolatu dute Hika Ateneoan. Bilboko euskaldun orori zabaldu nahi diote gonbita, konpartsakide, laguntzaile zein aspaldiko Hordagoko kideei. Hausnarketa urtea izan dute eta indarberrituta lanean jarraitzeko asmoa dute. Atzera eta aurrera begira jarri gara Iñigo eta Itsasorekin batera. […]

Honekin lotuak