EREMUZ KANPO 5X04: Eremuz Kanpoko Sotoa I / Ibon Rodriguez

Erraza da etsiak jota egotea. Erraza, beste Ez Dok Hamairu bat behar dugu, esatea. Eraikitzea, inoiz izan ez dugun Arkadia zoriontsua, geure buruetan. Gazterik gabeko gaztedi bat, herritarrik gabeko herri bat, bilbaotarrik gabeko Bilbo bat, historiarik gabeko iragan bat erreklamatzea bezala.

Baina, lehen eremuz kanpoko sotoa da hau, eta Ibon Rodriguez dugu gurean. Eremuz Kanpoko Sotoa dugu hau, eta bada ondo ikusi duenik hau egitea. Horrek dena aldatzen du, apur baten, edo gauza apur batzuk aldatzen ditu, erabat. Ibon Rodriguez dugu gurean, eta horrek are gehiago aldatzen du dena, oraintxe bertan eta hementxe bertan bederen. Harekin jaio baitzen, besteak beste, hau antolatzeko premia. Hura ikusi gauzak egiten, gauzak antolatzen, eta egin beharra, antolatu beharra sentitu. Beharra, Premia, Larritasuna, Gura.

Jende zoragarria dago, gauza miresgarriak egiten.

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN.

Eta hemen, saioaren bideoak:

Sun Ra: a Joyful Noise dokumentala:

https://www.youtube.com/watch?v=GXt_NLr9lIA

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Anari: "Erakargarri egiten zitzaidan aurrez egindako lanari beste zerbait eransteko ideia hori"

az. Aza 30 , 2016
Anarik Zure aurrekari penalak lanari epilogo bat gehitu dio. Bost kantuz osatutako diskoa aurkeztu berri du, diskoen zikloa apurtuta. Oporretan joan aurretik hasi zen dena. Anariren epilogo honek aurreko guztietako bakoitzetik badu zerbait.  Gure aurrekari penalen makro juizio intimorako epaitegiaren ateak itxi eta kalera ateratzeko beharra. Epilogo bat kantua aurreko […]

Honekin lotuak