HIZPIDEA: Zergatik kredituak dira hain garrantzitsuak ekonomiarentzako?

1

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomialaria kredituen inguruan mintzatu da. Lerro handitan aztertzen badugu, ekonomiaren gasolina dira kredituak. Ekonomia kapitalista handi batek funtsezkoak ditu kredituak. Gaur eguneko kontsumismo bultzatzeko, ezinezkoa litzateke kreditu-txartelik gabe bizi, adibidez. Beste alde batetik, enpresek ere behar dituzte, euren eguneroko eragiketetan. Atzeraldi ekonomikoan  handi honetan (2008-…) hori izan da negozio eta enpresa askoren arazoa: bankuek ez zietela dirurik mailegatzen, edo garestiegi zela; ixteko beharrean aurkituz.(Sektore pribatuari eskainitako kreditua: 2008an, 85.992 milioi euro; 2015ean, 63.234, %26,5 gutxiago). Bestetik kreditua hartzen dugunean kontutan hartu beharrekoak azaldu dizkigu.

Deskargatu hemen.

 

One thought on “HIZPIDEA: Zergatik kredituak dira hain garrantzitsuak ekonomiarentzako?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Birusak

og. Urt 12 , 2017
Gaurko saioan Miren Basaras biologoak birusak zer diren hobeto jakiten lagunduko digu. Birusen definizioa emandakoan, gizakiongan duten kaltegarritasunaz hitz egingo digu, baina baita haien kalteei aurre egiteko erabiltzen diren teknika nagusiez ere, tartean txertaketa dela, noski. Azken minutuetan izen berezia duten eta guretzat, izenez behintzat, ezagunak diren bi birusen gainean […]

Honekin lotuak