Bilbo Hiria irratia auzoz auzo: larunbatean Otxarkoagatik arituko gara zuzenean

Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. Usadio zaharrak ere ezagutuko ditugu Justu egune esaterako, 26 urte pasa dira Otxarkoagako Pa-Ya euskal kultura elkarteak Begoñaldeko auzotarren artean galduta zegoen ohitura berreskuratu zuela. 1995ean Justu Eguneko ospakizuna antolatzeari ekin zion elkarteak eta harrezkero urtero Arbolantxa auzoan eta Tetuane landan izan ospatzen da. Arbolantxa bidean dago, Avril mendiaren magalean dagoen  Otxarkoaga Formakuntza Zentroko kideak ere izango dira gurean, zentroak 50 urte bete berri ditu.

Aurten  hogei urte beteko dira Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia sortu zuela, Bilboko Kafe Antzokia sortu eta bi urtera, hain zuzen ere. Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Urte guzti hauetan gure mikrofonoetatik makina bat lagun ibili da, elkarte eta erakunde ugariri aukera eskaini diegu beren jardunaren berri eman dezaten. Urte honetan Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren bidez, auzoen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko asmoa dugu. Urtarrilaren 28an Otxarkoagatik zuzen zuzenean arituko gara, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Auzoek hiriko erdigunearekin duten erlazioa ezagutzeaz gain bertoko izaera ere ekarri nahi dugu gure mikrofonoetara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Sharon Jones-i gorazarre, Charlie Rich, Rico Rodriguez

ol. Urt 27 , 2017
Pasa den azaroan hil zen behin baino gehiagotan Kafe Antzokian ikusteko parada izan dugun Sharon Jones soul kantari Amerikarra. Hori aitzaki hartuta, 100 days, 100 nights izan da gaurko Soinugelaren ateak irekitzeko aukeratu dugun urrezko kantua. AEBetako soul garaikidearen ikurraren beste zenbait kantu entzun dugu jarraian: – I Learned The […]

Honekin lotuak