IBAIZABAL: Bi aste iraungo du aurten Zinegoak jaialdiak

Atzo  aurkeztu zen  aurtengo Zinegoak jaialdiaren 14. edizioa, inoiz baino indartsuago, izan ere, aurtengo berrikuntza da egitaraua aste bakarrean metatu beharrean, bi aste iraungo duela LGTB-ren inguruan ardazturiko programazioak. Hala, Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era arte egingo da Bilbon. Lehenengo astean dokumentalak eta zine esperimentala izango dira protagonistak Bilborock eta Bilbao Arte Fundazioko Art House Zineman. Aste hori ohorezko saria ematearekin hasiko da. Ohorezko Saria Joao Pedro Rodriguesek jasoko du aurten, eta gainera, berak ere Masterclass publiko bat eskainiko du.Beste sari oso berezi bat emango zaio, kasu honetan, Queer Kampala jaialdiari. Jaialdi hori Ugandan antolatzen da, eta bertan, homosexualitatea debekatuta dago. Bestetik euskal ekoizpenak ere izango dira jaialdian, esaterako Xabier Madariaga kazetariak zuzendu duen “Etxera bidean” dokumentala. Jaialdiaren zehetasunak Julen Nafarretek eman dizkigu. Xabier Madariak “Etxera bidean” dokumentala aurkeztu digu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Hipotekaren eratze gastuak berreskura daitezke?

az. Ots 8 , 2017
2015ko abuztuan Auzitegi Gorenak, BBVA eta Banco Popularren aurkako epaiketa batean, abusuzkotzat jo eta baliogabetu zituen hipoteken gastu guztiak bezeroei ordaintzea inposatzen dieten klausulak. Harrez geroztik, auzitegi batzuek, gero eta gehiago, epai berberak eman dituzte, epaitutako bankuak gastu horiek bezeroei itzultzera zigortuz. Zeintzuk dira gastu horiek? Hipotekatu guztiek ordaindu al […]

Honekin lotuak