IBAIZABAL: EH Bilduk eztabaidagunea eratzeko eta kale izendegian aldaketa gehiago eskatu du

Bilboko Udalak antzinako zirgariak gogorarazi nahi ditu, Olabeaga eta Abandoibarra inguruak lotzen dituen kaleari euren izena jarrita; orain arte Alfonso Churruca kaia izan zena Zirgariak kaia izango da, memoria Historikoaren legea aplikatuta. Kalea atzo goizean inauguratu zuten.  EH Bilduk kale izendegian aldaketak jarraitzea eskatu du eta prozesua bertan behera ez uztea, koalizioak eztabaida gune bat proposatu du Memoria Historikoa betetzeko. Izaskun Guarrotxena EH Bilduko zinegotziak  eman dizkigu azalpenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ikergazte 2017 kongresura ekarpenak bidaltzeko azken astea

ar. Ots 21 , 2017
Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Iruñean “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa. UEUk NUPekin elkarlanean antolatuko du eta helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea izango da. Ainhoa Latatu IkerGazteko arduraduna  izan da gurean. Informazio gehiago: www.ueu.eus/ikergazte https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170221_hizpidea_ainhoa_ikergazte.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak