IBAIZABAL: Jokin Apaletegirekin Uztaro aldizkariaz berbetan

UEUk argitaratzen duen Uztaro giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren 100. zenbakia plazaratuko du datorren astean, eta horren aitzakian,  Bilboko Kafe Antzokian, martxoak 14ean, asteartean  ekitaldi egingo du. 1990ean sortu zuen UEUk Uztaro aldizkaria, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Orduz geroztik, 500 artikulu baino gehiago argitaratu eta 773 pertsonek parte hartu dute bertan, eta zalantzarik gabe, alorreko erreferentzia bilakatu da. Jokin Apalategi sorreratik izan da Uztaro aldizkariko zuzendaria. Orain, aldizkariaren 100. zenbakia besapean, agur esango dio zuzendari ardurari. Gustura dago egindako ibilbideaz eta horiek denak kontratu dizkigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Adingabeak eta mugikorrak eta Fukushimako egungo egoera (Argia Astekaria, 2545. zenbakia)

ol. Mar 10 , 2017
Urruñako San Frantses Xabier ikastetxean maiatzean helduko dioten erronkari begira jarri dira Argia astekariko lagunak oraingoan. Hamar egun pantailarik gabe du izena erronkak haurrek sakelako telefonoarekin egiten duten erabilerari heldu nahi diote, eta ikasleak bortizkeriaren banalizazioaz ohartaraztea zein eskolako errendimenduari erreparatzea nahi dute. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. […]

Honekin lotuak