PIPERPOLIS: Sagarroi, Miran Agur Meabe, BAD jaialdia…

Sagarroi     Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta Gorka Baskaran taldekideei Miren Gaztañagaren (ahotsa) gehitu zaie.Hamar abesti berri malenkoniatik poztasunera doazenak, betiko moldez. Piperpolisen disko berria ezagutuko dugu taldekide berriarekin Miren Gaztañagarekin.
Miren Agur Meabe idazleak plazaratu berri duen “Urtebete itsasargian” gaztetxoentzako eleberria aurkeztuko digu. 1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historikoa nahiz fisiozkoen artean toki berezia du. Gaztetxo bat du protagonista eta kontalaria. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzera bidaltzen dutena, osaba farozainarengana.
Bilboko Laressistens taldeak BAD jaialdian estreinatu berri du “Metidas en harina” antzezlana. Maria Urzelai aktorea izango da gurean.
Eta betiko atalak, John Trollope irrati nobelaren atal berria, proposamenak….deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 67. saioa: Zinebi, bideoak, literatura eta musika

ar. Aza 28 , 2006
    Saioa deskargatzeko HEMEN. Zinebi film labur eta dokumentalen nazioarteko jaialdia burutuko da Bilbon asteon. Eta gure saioan errepaso txiki bat eman diogu karteldegiari, izan be, guztira 2615 film ikusiko dira Bilbon egunotan. Susako ezpotei buruz aritu gara gero, eta bide batez Armiarma.com atarian sartu gara, literaturaz berba egiteko.Albisteak 2.0: […]

Honekin lotuak