PIPERPOLIS: Txakurkalea, Keike, 2005eko literaturako nobel saria…

Txakurkalea Musika ondarrutik helduko da piperpolisera Keike taldearekin. Ondarruko taldeak bere bigarren lan luzea aurkeztu berri du “Beldurra, mina, argia…” izenburupean. Beldurra eta mina daroa lan honek, gizarteko hainbat zama baina baita argia eta itxaropentsua da ere. Nerea Sanchez keike taldeko abeslaria izango da gurean.
2005eko Literaturako Nobel saria Harold PInter antzerki- idazle ingelesak irabazi zuen, eta Jokin Zaitegi sariketari esker, Iñigo Errastik euskaratu du Pinter-en obren antologia bat, bost antzerki lanez osatua, egilearen hasierako garaietatik gaur egunerainoko produkzioa hartzen duena. Iñigo Errasti izango da gurean “Maitalea eta beste antzerki lan batzuk” liburuaz mintzatzeko.
“Txakurkalea” dokumentuari buruz hitz egingo dugu. Txakurrak eta hiriari buruzko ikus-entzunezko dokumentua da txakurkalea, abenduaren bostean izango da filmaren estreinaldia.
John Trollope irrati nobelaren atal berria…….Saioa DESKARGATU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Gabonetako kontsumo energetikoa

ar. Abe 5 , 2006
    Gabonekin batera, kontsumoa jaun ta jabe bihurtzen deneko garai honetan, arlo energetikoan ere gehiegi kontsumitzen dugula gogorarazi digu Iñaki Barcenak gaurko Solasaldian. Milaka argitxo eta beste tresna batzuek kontsumitutakoa denon artean ordaintzeaz gain, zaila da ulertzea erakunde publikoen jarrera, urte osoa eman baitute aurrezteko aholkuak ematen. Iñakik esan duen […]

Honekin lotuak