Hiria sortu aurreko Bilbo hura

1300. urtean hiri gutuna jaso baino lehen, Bilbo ibaiaren bi aldeetara hedatzen zen herri txiki bat besterik ez zen. Uste denez, ibaiaren eskuinaldean arrrantzaleak eta marinelak bizi ziren. Bilboko portu txiki hartara, dirudienez, Done Jakuera bidean zihoazen erromes asko iristen ziren eta, hori dela eta, eliza txiki bat eraiki zuten santu horren omenez. Dena den, biztanle gehienak ibaiaren ezkerraldean bizi ziren, bertan bazirelako burdina meategiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo sortu baino lehenagoko hiriak

ig. Ots 12 , 2006
Bilbo sortu baino hamar urte lehenago, Bizkaiko Jaurerriak hiru hiri baino ez zituen: Balmaseda, Otxandio eta Bermeo. Garai hartan Bermeo zen Bizkaiko portu nagusia. Geroztik, 1290. urtean, Durango eta Ermua hiriak sortu ziren, eta Bilbo sortu baino urte bat lehenago, 1299an, Plentziak bere hiri gutuna eskuratu zuen.

Honekin lotuak