PIPERPOLIS: Etxeberria anaiak, Stupenda Jones, My Jok plataforma artistikoa.

Etxeberria anaiak    Martin eta Xabier Etxeberria anaiek kaleratu berri dute “Ez dadila eguzkia sartu” liburua. Ez dadila eguzkia sartu liburuak kontatzen ditu 1936ko gerra garaian Europan zehar ibili zen euskal futbol selekzioaren bizipenak. Joseba Jaka literatura bekaren laguntzaz kaleratu dute liburua. Piperpolisen Martin Etxeberria izango da.
Nafarroatik Stupenda Jones taldea etorriko da. Duela bi urte atera zuen bere lehen diskoa Brigada Criminal taldearekin batera. Oraingoan lan berria besapean dutela datoz, taldeak bakarrik argitaratzen duen lehenengoa; Etorkizuna Lehertu deiturikoa. Jonekin batera, abeslaria, kantu berriak ezagutuko ditugu.
My Jok plataforma artistikoa izango da azkenik; moda, antzerkia, ikus entzunezkoak eta beste hainbat arte adierazpenak lantzen dituzte.
John Trolloperen atal berria, gomendioak… deskargatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 70. saioa: Uhinak.net eta danbaka

ar. Urt 16 , 2007
Saioa deskargatzeko HEMEN. Beti da pozgarria Interneten irrati bat gehiago dagoela jakitea, are gehiago gertukoa bada. Laudiotik Uhinak irrati libreak Interneterako jauzia eman du aste honetan, eta bertako partaide den Mikelekin izan gara berbetan. Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta arreta berezia jarri diogu bazkaria 2.0 ekimenari. Bukatu […]

Honekin lotuak