IRRATIA.COM #74: Disonancias, Sareko Argia, Openaldia

Atgia    Gaurko saioan Disonancias topaketa izan dugu hizpide lehenik, asteburu honetan Donostian ekimen honek eman duenaren aurkezpena egingo baitute Tabacaleran. Ekimeneko koordinatzaile Arantxa Mendiharatek azaldu digunez, hainbat artista eta enpresa elkarlanean jarri eta sei hilabetez jardun ostean emaitzak aurkeztu eta festa egingo dute. Bestalde, Argia astekariaren edukiak Interneten egoteaz gain, orain informazio eta material multimedia osagarria dute sarean astekariko edukiek: bideoak, argazkiak… Gainera, 2.0 ezaugarriez hornitu dituzte aldizkariko edukiak: iruzkinak egiteko aukera, zabaldura bidaltzeko edo e-postaz igortzeko modua… Horren guztiaren berri eman digu Sareko Argiako arduradun Eli Pombok. Azkenik, ostegun eta ostiralean Donostian izango den Openaldia izan dugu mintzagai, software librea eta haren onurak jendearengana hurbiltzeko saio interesgarria. Saioa eskuratzeko HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Killministersen grina gurean.

az. Ots 28 , 2007
Baga Bigarekin plazaratu du estraineko lana The Killministers rock talde psikodelikoak. Bertan izan ditugu gaurkoan, “Night City Breakers” astintzen. Lehenengo atala itxi eta bigarrenari heldu diogu gero. Bihar ekingo die “Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak” 19. edizioko zuzenekoei. Honetaz profitatuz, lehiaketaren berri eman, biharko partaideak ezagutu (Handicraft eta Baby Blue […]

Honekin lotuak