The Dubliners Bilbon, Bilbo Hiria irratiaren eskutik

dubliners-faldoia.gif

Irlandako talderik mitikoena Bilboko Kafe Antzokira etorriko zaigu maiatzaren 23an, asteazkenean, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurrenaren zuzuan. Irlandako musika tradizionalak eman duen talderik garrantzitsuena da The Dubliners. 1962an Dublineko pub batean jotzen hasi ziren eta gerora Irlandako musika tradizionalean ezinbesteko taldea bilakatu dira. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Bilbokoa.

Mundu osoan jardunean denbora gehien iraun duten taldeetakoa dugu The Dubliners, 45 urte baitaramatzate errepidean. Eurek zabaldu diete bidea Irlanda eta Eskoziako hainbat talderi, Chieftains, Pogues eta beste askori. Eurek hedatu dute Irlandako folk musika hainbat elementuren konbinaketari esker: euren ahots ikaragarriak, instrumentuak jotzeko era, bizar handiak, bizimodu basatia…

Kontzerturako sarrera 20 euro kostatuko da aldez aurretik, 22 txarteldegian eta 11 euro Zenbat Garako LAGUNA izanez gero. Bilbo Hiria irratiak (FM 96.0) berak lagundutako kontzertu honetarako hamar gonbidapen banatuko ditu egunotan bere entzuleen artean, hemen klik eginez galdera egoki erantzuten dutenen artean. Asteartean jakinaraziko dugu orrialde honetantxe nortzuk izan diren irabazleak.

EGUNERAKETA (maiatzak 22):
Irabazleak Alfredo, Antonio, Celeste, Nerea, Andoni, Arantza, Marian, Fernando, Aitor eta Estitxu izan dira. Bakoitzak emandako helbidera bidali diegu erantzun beharreko konfirmazio mezua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Cremaster, Brent Gutzeit, Baba llaga...

og. Mai 17 , 2007
Aurreko asteko “Bapateko doinuen eguaztenak” belarrietan utzitako “piii” hori oraindik gainetik erabat kendu ez dugula(Zarata handia izan zen, baina ez espero genuen bezainbeste ere), beste pieza aukeraketa bat egin dugu gaur(ez hain zaratatsuak. Deskantsua behar dute gure belarriek…). Gaurko aukeraketa, hauxe: Ryoji Ikeda, Ubeboet, Brent Gutzeit, Cremaster eta Baba llaga(Argazkian) […]

Honekin lotuak